ES
EU
alexander silva
info@alex-silva.eu
www.alex-silva.eu

Niri Buruz

Alexander Silva naiz, kazetaria eta Community Managerra. 1989ko urtarrilak 24an jaio nintzen Azpeitian, Gipuzkoan. Ikus-entzunezkoetan lizentziaduna naiz Mondragon Unibertsitatearen eskutik. Une honetan, Ordizian bizi naiz, baina edozein lekutara mugitzeko arazorik ez dut.

Sortzailea, dinamikoa eta ekintzailea naiz. Erronka berriek ez naute beldurtzen.

Jendearekin aritzea eta hitz egitea gustuko dut. Horregatik, nire lana maite dut. Gainera, EITB taldea edo EL DIARIO VASCO moduko enpresa esagunetan izandako ibilbideak oso aberasgarriak izan dira. Horietan, bietan, kazetari eleanitz moduan hasteko aukera eskaintzeaz gainera gustuko ditudan gaiak lantzeko aukera eman didate: kultura, bidaiak eta publizitatea.

Pertsona konprometitua naiz. Baita sinesten ditudan proiektuen alde lan gogorra egiten duena.

Une honetan nire formazioarekin jarraitzen dut. Batibat Community Manager arloan. Gizarte sareak eta teknologia berriak aldaketa etengabean daude, horregatik, nire profil profesionala ere etengabe eguneratzen ari naiz.

Hitzan eta Uztarrian egiten ditudan kolaborazioekin tartekatzen ditut egiten ditudan ikastaro guztiak.

Hala ere, aukera eta eszenatoki berrien bila nabil une oro. Buruan ditudan ideia, asmo eta proiektu berri guztiei irtenbidea eman ahal izateko.