ES
EU
alexander silva
info@alex-silva.eu
www.alex-silva.eu

Ibilbidea > Komunikazio Korporatiboa

Komunikazio korporatiboaren adarrak gero eta pisu handiagoa du komunikazioaren alorrean. Enpresek beraien komunikazioa kudeatu behar dute, barnekoa zein kanpokoa, beraien baloreak eta beraien isla.

Komunikazioaren arlo honek beti deitu izan nau. Izan ere, komunikazio onarekin enpresa, erakundea edo elkartea hobeto funtzionatzen lagundu dezakegu.

Lan ugari eta desberdinak egin daitezke erakunde, enpresa eta elkarteetan. Lana buletin edo argitalpen baten sorrera izan daiteke, marka eta baloreen kudeaketa gizarte sareetan, edo manual, estilo liburu zein barne edo kanpo komunikazioa kudeatzeko liburuxken sorrera, esaterako.

Askotan, horrelako lanak epe zehatz baterako izaten dira, baina komunikazioaren uzta oparoa jasotzeko, etenik gabeko komunikazio kudeaketa da egokiena.

Arlo honetan, marka eta produktua publizisten hantzera ulertu behar dira, baina gainera, hartzaileengana iristeko komunikazio estrategia eraginkorrak sortuz.

Horretan jardun izan naiz Ordiziako Udalean, kanpo eta barneko komunikazioa kudeatzen, eta erakundearen komunikazioa hobetzeko gida sortu nuen. Bestalde, Maxixatzen euskaldunon elkartean lan egiteko aukera izan nuen beraien fase berriaren hasieran.